Ibilgailuen joan etorriak bermatuko dira, horretarako ahalbidetuko diren bide alternatiboetatik

AMOREBIETA-ETXANO | Datozen egunotan Bizkaiko Foru Aldundiak mantentze lanak egingo ditu BI-635 errepidean, Urdinbideko tunelen tartean, eta horren ondorioz, itxiera egingo dira eremuan. Itxiera horiek bi fasetan egingo dira, eta gaueko zirkulazioari eragingo dio.
Itxiera 22:00etatik 06:00etara egingo da, abuztuaren 3tik 4ra. Esku-hartzea bi fasetan egingo da: lehenik eta behin, Amorebieta-Etxanorako noranzkoan itxiko da errepidea, eta zirkulazioa Autzagane gainetik desbideratuko da. Ondoren, Gernikarako noranzkoan moztuko da, kontrako bidetik by-pass bat ahalbidetuz (Amorebieta-Etxanorako noranzkoan); Amorebieta-Etxanora doazen ibilgailuak, berriz, Autzaganek joan beharko dute.
Aldunditik jakinarazi dute errepidea ixtea beharrezkoa dela Urdinbideko tuneletan mantentze-lanak egiteko eta errepidearen segurtasuna eta baldintzak hobetzeko. Erabiltzaileei neurriak hartzeko eta ezarritako desbideratzeen jarraibideak betetzeko eskatzen zaie.