DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iraila hodei askorekin dator, eguzkiari eta beroari bide emateko

Datozen egunetan termometroak 30 gradura hurbiltzea espero da

Datozen egunetarako iragarritako eguraldia IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Iraila heldu da atzo Durangaldean zeharkatu zuen frontearen hondarrekin, giro freskoa eta zaparradak utziz. Egoera horrek hobera egiten du, ostarteak irekitzen baitira bihartik aurrera, eta gero eta bero handiagoa egiten du, egun batzuetan 30 gradutik gora ere.Astelehena, aldakorra

Astelehenean eguraldia aldakorra izango da. Tarteka hodeiak izango ditugu, tarteka lainotuta egongo da eta zaparrada batzuk bota ditzake, batez ere goizaldean eta arratsaldean; beste une batzuetan giroa eguzkitsua izango da, batez ere goizean. Tenperaturak ez dira asko aldatuko eta maximoak 21 edo 23 ºC ingurukoak izango dira. Hasieran hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, gero ipar-mendebaldetik joko du eta nabarmen indartuko da, batez ere kostaldean.

Asteartean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugariak izango dira eta oro har lainotuta egongo da, baina ez da euririk espero. Haizeak hegoaldetik joko du hasieran, apur bat arrakalatuta, eta tenperatura maximoak zertxobait igoko dira, 24-27 ºC-ra iritsi arte. Eguerdi partean mendebaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean iparraldeko haizea nagusituko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top