DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iñaki Izagirre “Paste”-ren olio-pinturak erakusgai Iurretako Oreka tabernan

Erakusketa honekin Jon Irazabal iurretarrak hasitako ekimenari jarraipena ematen zaio.

Iñaki Izagirre “Paste”

IURRETA| Oreka tabernan Iñaki Izagirre artistaren “Paste”-ren oleo eta akrilikozko pinturak ikusgai daude.

Joan den abuztuan hil zen Jon Irabazal iurretarrak bultzatu zuen ekimen hau. Orain, Yomara Crespok eta Patricia Laisekak hiru hilean behin berrituko diren erakusketa hauen lekukoa hartu dute.

“Nire sentimenduak irudikatzeko beharra sentitzen dut. Mihisearen gainean koloretako dantzak askatzeko beharra. Puntuekin, lerroekin, forma definitu gabeekin, baina pentsamendu bat definituz. Pentsamendu inkontzienteetatik ohi zaizkit une jakin horretan ideiak ernai.

Gure buruak ez daude hutsik, hamaika istorio, oroitzapen, amets gordetzen dituzte, batzuk benetakoak eta beste batzuk asmatutakoak. Sarritan zaila egiten zait erreala eta fikziozkoa bereiztea. Horregatik bonbardatzen nauena ateratzeko eta zuekin partekatzeko nire beharra, eta dei egiten dizuet hori egiten saiatzera eta gure kartzela mentaletik oinazetu gaitzakeen hori guztia ateratzera. Burua askatzeak pertsona askatzen laguntzen digu. Izan aske. Nik margotzen eta nire arte xumea zuekin partekatzen jarraituko dut”, aitortu du Izagirrek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top