Andorrako Lehen Mailan jokatzen duen taldea

FUTBOLA | Abentura berria Iñaki Alonso entrenatzailearentzat. Durangarrak Andorrako lehen mailako UE Santa Coloma zuzenduko du datorren denboraldian. Txapeldunen Ligako, Europa Ligako edo Conferenceko atarikoak jokatzeko aukerarekin, taldeak Andorrako ligan lehen hiruren artean geratzea lortzen badu, Iñaki Alonso oso ilusionatuta dago proiektuarekin.
Hauxe izango da etxetik kanpo izango duen hirugarren esperientzia, Costa Ricako Deportivo Saprissako aulkietan eta Kroaziako NK Rudetresen eseri ondoren. Bere azken etapa profesionalean Iñaki Alonsok Badajoz zuzendu zuen Bigarren RFEF mailan.