DOT Durangaldea

Imine Taberna, Jango DOT Abadiñon bere “Txipitxerri” pintxoarekin

Pintxo lehiaketako bi sariak lortu ditu, epaimahai profesionala eta baita epaimahai popularrarena ere

Muntsaratzeko Imine Taberna izan da irabazlea

JANGO DOT | Abadiñoko Udalak Jango DOT Abadiño gastronomia lehiaketaren sariak banatu ditu gaur eguerdian. Lehiaketak agerian utzi du, berriz ere, Abadiñoko herrian duen harrera bikaina: 8.000 pintxo baino gehiago saldu dituzte lau egunetan.

Parte hartu duten 10 tabernetatik, Muntsaratzeko Imine Taberna, bere Txipitxerrirekin (txipiroia txerri masailez betea, ogi oinarriarekin, baratxuri gurinarekin eta pikillo kremarekin), izan da edizio honetako irabazle nagusia, eta bi sariak lortu ditu, epaimahai profesionalarena eta baita herrikoiarena ere.

Eva, ostalaritzako arduradunak, Abadiñoko alkatea den Mikel Urrutiaren eta alkateorde Edurne Maguregiren eskutik jaso ditu sariak. “Oso pozik gaude, lau hilabete daramatzagu lan handia egiten, eta sari asko suposatzen du guretzat”, adierazi dute Evak eta Rubenek, hunkituta. Gaineratu dute ostiral eta larunbat gauetara aterako dituzten pintxoa.

Epaimahai popularrean guztira 150 boto batu dira lehiaketako pintxorik onenak aukeratzeko. Herri sailkapena, Top 3, honela geratu da: Imine Taberna (43 boto), Uda-laitz (28 boto) eta La Mari (19 boto).

Herri-epaimahaia

Bestalde, epaimahai profesionalaren, -Jesus Portugal de Lobiano eta Zigor Iturrieta osatuta- honako hau izan da: lehen postua Imine Tabernarentzat, bigarren postua Taberna Zarrarentzat eta Top3a, Udalaitzentzat.

Matienako Tomas Etxebarria izan da Baqueren Nespresso kafe-makinaren eta kapsulen irabazlea.

Jango DOTeko antolatzaileak lehiaketaren edizio berri batean ari dira lanean, eta orain Durangora itzuliko dira, martxoaren 26tik 29ra.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top