Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira egunaren bigarren partean

EGURALDIA | Igandean hodeiak ugarituko dira. Goizean, eguna aurrekoaren antzekoa izango da, hegoaldeko haizea ibiliko da eta tarteka eguzkia. Eguerdi aldera, haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da, hodeiak ugarituko dira eta arratsaldean euria egin dezake, bereziki ipar partean. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira ipar partean eta aldaketarik gabe jarraituko dute gainerakoan.