Tenperatura maximoak 12 eta 14 ºC artean geratuko dira

EGURALDIA | Igandean udazken giro heze eta freskoa izango dugu. Egunaren zati handi batean lainotuta egongo da eta iparraldeko haizea bizi-bizi ibiliko da, batez ere kostaldean non tarteka enbarazu egingo duen. Euria sarriago eta ugariago egingo du egunaren lehenengo partean eta Kantauri isurialdean, eta arratsaldean aterruneak luzatu egingo dira. Barnealdean tenperatura maximoak 12 eta 14 ºC artean geratuko dira eta kostaldean 16 ºC-ren bueltan.



