Tenperaturak atzo larunbatekoak baino apur bat baxuagoak
EGURALDIA | Igandean hodeiak eta ostarteak izango ditugu ipar partean; hodeiak goizean goiz nagusituko dira eta tarteka zirimiri apur bat egin dezake, batez ere kostaldean. Erdiko orduetan ostarteak zabalagoak izango dira. Hegoaldean zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, baina kosta egin daiteke goizeko lainoak altxatzea. Hotza lehen orduetan eta azken orduetan, izotza egin dezake barnealdean; tenperatura maximoak zertxobait baxuagoak dira.