DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Igandean eguraldiak hobera egingo du eta arratsaldean ostarte zabalak izango dira

Tenperatura maximoak aldaketarik gabe mantenduko dira

Eguraldi eguzkitsua datorren asterako Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Gaur, igandea, hobera egingo du orduek aurrera egin ahala. Goizean goiz zaparradekin jarraituko dugu lurraldearen zati handi batean. Goizean aurrera egin ahala, zaparradak gutxitzen joango dira, eta ipar-ekialdeko zenbait tokitan desagertu egingo dira. Hodeiak ere apurtzen joango dira, batez ere arratsaldean. Orduan, ostarte zabalak irekiko dira, eta arratsalde-gauean zerua oskarbi geratuko da. Ipar-ekialdean hodeiak gehiago desagertuko dira eta eguna grisagoa izango da. Tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik izango, edo atzo baino zertxobait altuagoak izan daitezke. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, eta arratsaldean baretu egingo da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top