Maximoak 22 gradu inguruan mantenduko dira gaur eskualdean
EGURALDIA | Igandea hodei ugarirekin eta prezipitazio batzuekin hasiko dugu, batez ere ipar partean. Goizetik aurrera atertu egingo du eta arratsalde-gau partean zerua hodei gutxirekin geratuko da barnealdean. Ipar edo ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera; maximoak 21 edo 22 ºC -ren bueltan geratuko dira, Ebro haranean izan ezik, han 25 ºC-ren bueltan ibiliko baitira.