Maximoek ez dute aldaketarik izango 17 gradu inguruan
EGURALDIA | Igandean hodeiak nagusituko dira. Behe-hodeiak ugariak izango dira, giroa grisa izango da ipar partean, eta euria egingo du, batez ere mendebaldean, zaparrada mardulagoak bota baititzake. Goizean hegoaldeko haize leuna ibiliko da eta arratsaldean iparraldekoa izango da. Tenperatura ez da asko aldatuko larunbatekoarekin alderatuta, eta maximoak 15-18 gradu ingurukoak izango dira.