Eguneko lehen orduetan zirimiri batzuk egitea ez da baztertzen

EGURALDIA | Igandean hodei hondarrekin eta zirimiri batzuekin hasiko gara, bereziki ipar-mendebaldean, baina orduak igaro ahala eguzkitsu geratuko da. Hala eta guztiz ere, eguna negukoa izango da, eta tenperatura maximoak 10 ºC-tik beherakoak izango dira. Ipar-ekialdeko haizeak hotz-sentsazioa areagotuko du. Egunaren amaieran izotza egingo du barnealdeko zenbait puntutan, eta behe-hodei batzuk agertuko dira berriro.