Durangoko herritarrek bat egingo dute Valentziako denboraleak eta Libanoko gatazkak sortutako kaltetutakoekin
DURANGO | Igande honetan, abenduaren 15a, Durango batasun eta itxaropen ikur bihurtuko da Ibiltari martxa solidarioa dela medio, San Jose Jesuitak Ikastetxeak, Ellacuria Fundazioak eta Alboan GKEak antolaturik. 7 km-ko ibilaldi honek muturreko ahultasun-egoeran daudenei laguntzeko balioko du, hala nola Libanoko desplazatutako pertsonei eta Valentziako Erkidegoan berriki izandako denboraleak eragindako familiei.
Ibiltari 2024ren aurkezpenean, Leire Morquechok, Alboan GKEaren izenean, elkartasuna eskatu zuen. “Ibilaldi hau ez da bakarrik egunaz aire zabalean gozatzeko aukera bat, baita bi larrialdi hauei babesa emateko ere. Dortsal bakoitzak, ekarpen bakoitzak, urrats bakoitzak itxaropena ematen die gehien behar dutenei. Une honetan, Valentziako Erkidegoan eta Libanon hainbeste pertsonak merezi dute gure erantzuna “, azpimarratu zuen.
Morquechok adierazi zuenez, “igandean bi dortsal bakar izango ditugu: 339.a eta 56.a. 339, 2023an gertatu ziren hondamendi naturalen kopuruagatik; klima-aldaketaren ondorioz, muturreko fenomeno horiek areagotu eta larriagoak direla dirudi. Eta 56, hau da, gatazka armatu aktiboen kopurua, II. Mundu Gerratik izandako kopururik handiena “.
Bestalde, San Jose Jesuitak ikastetxeko Alaia Berganzak bi kausa solidarioekiko konpromisoa azpimarratu du, eta Durangoko, eskualdeko eta kanpoko herritar guztiei parte hartzeko deia egin die.
Ibili eta lagundu
7 kilometroko ibilbidea zirkularra izango da. 11etan irtengo da Ezkurdi plazatik, San Andres auzora igo eta Larrinagatxu auzora jaitsiko da, eta berriro itzuliko da Ezkurdi plazara. Amaiera 13:00etatik 13:30era izango da.
Izena www.alboan.org webgunean eman daiteke edo igandean Ezkurdi plazan bertan. Ekarpenak 12 €-koak dira 12 urtetik gorakoen kasuan, eta 5 €-koak adingabeen kasuan. Donazioak egiteko aukera ere badago, ibilaldian parte hartu ezin bada ere.
Ekitaldiak Ausolan, Cafe Baque, Durangaldeko Empresa Elkartea, Laboral Kutxa eta Alpino Tabira deritzonen babesa du.
Ibiltari 2024ri buruzko informazio eta izen-ematea www.alboan.org webgunean dago eskuragarri.