DOT Durangaldea

Hotz handia eta prezipitazio gutxi iganderako

Maximoak ozta-ozta iritsiko dira 5 ºC-ra

Hotz handia izango da gaur Duramgaldean IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Gaur giro hotza nagusituko da, eta izotza egingo du lurraldeko leku askotan. Maximoak ozta-ozta iritsiko dira 5 ºC-ra, eta barnealdean izotza egingo du egunaren hasieran eta amaieran. Kostaldeko leku batzuetan ere, batez ere Gipuzkoan, tenperatura 0 ºC ingurura jaits daiteke. Ia ez dugu prezipitaziorik espera eta hortaz, oro har, ateri egongo da, ostarte batzuekin batez ere ekialdean. Ipar-ekialdeko haizea bizi ibiliko da eta hotz sentsazioa areagotuko du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top