DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hodeiak, euria eta giro hotza, ekaitzak baztertu gabe, aste honetarako

Abenduan behera egin du tenperaturak, 14/15 graduko maximoekin

 

Giro freskoagoa eta euria aste honetarako Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Giro freskoagoa eta euria aste honetarako Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Abendua sasoi honetarako eguraldi ohikoagoarekin itzuliko da, neguaren atarian. Aurreko 20 graduetatik, datozen egunetan termometroak 14/15 gradura jaitsiko dira. Gainera, giroa freskoa izango da, euritsua, batez ere asteazkenean, eta trumoi-ekaitzak jo dezake.

Astelehena, euria

Asteleheneko lehen orduetan hodei trinkoagoak agertuko dira eta goizean euria hasiko du, eguerdi partean euria zakartuz. Haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da goizean zehar eta eguneko tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, batez ere iparraldean. Eguneko minimoak azken orduetan emango dira.

Asteartea, negua

Asteartean eguraldiak neguko itxura hartuko du. Tenperaturak behera egingo du berriro, eta maximoak 15 gradu artekoak izango dira. Hodeiak nagusituko dira, baina zerua ez da erabat estalita egongo amaierara arte. Eguneko orduetan euri arina eta noizbehinka egingo du, eta gauean euria areagotu egingo da. Elur-kota 1300 eta 1.500 metro artean egon daiteke. Egunaren lehen partean ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta gero aldatu egingo da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top