Maximoak 25 gradutik gorakoak izango dira eskualdean

EGURALDIA | Igandean behe-lainoarekin hasiko gara hego-ekialdean. Gainerako orduetan hodeiak eta ostarteak. Goizean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira, eta arratsalde-gauean bero-hodeiak. Goizean goiz hegoaldeko haizea ibiliko da, erdialdeko orduetan mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik joko du Kantauri isurialdean eta indartu egingo da, kostaldean batez ere, eta arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperaturak gora egingo du, barnealdean udako itxura berreskuratuz, kostaldean balio sakonagoak izango dituelarik.