Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira han eta altuenak 20 ºC-tik beherakoak izango dira

EGURALDIA. | Gaur zerua hodeitsuago egongo da. Kantauri isurialdean behe-hodeiak agertuko dira; tarteka ugariak izango dira eta zerua hodeitsu egon daiteke. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira han eta altuenak 20 ºC-tik beherakoak izango dira. Hegoaldean goi-hodei batzuk agertuko dira, arratsaldetik aurrera mendi inguruetan bero-hodei batzuk ere bai, baina giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu orokorrean eta tenperatura maximoek berdintsu segituko dute.


