Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 23-25 ºC-ren bueltan geldituko dira

EGURALDIA | Egunak aurrera egin ahala hodeitza arinduz joango da. Goizeko lehen orduetan zerua oraindik oso lainotuta egongo da eta baliteke Kantauri isurialdean han-hemenka zirimiria egitea. Egunak aurrera egin ahala, ordea, hodeitza zulatuz joango da eta ostarte zabalak irekitzen joango dira; arratsaldean leku gehienetan eguzkitsu geldituko da. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 23-25 ºC-ren bueltan geldituko dira; Nafarroa hegoaldean balio altuagoak neurtuko dira. Ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituz.