Arratsaldean ostarteak zabalduko dira eskualdean

EGURALDIA | Ostegunean tenperatura apur bat igoko da. Hegoaldeko haizeak gurekin jarraituko du beste egun batez eta tenperatura 16-18 ºC inguruan ibiliko da Kantauri isurialdean. Egunaren lehen partean zerua ia erabat estalita egongo da, batez ere barnealdeko eskualdeetan. Arratsaldean, aldiz, ostarteak zabalduko dira. Egunean zehar zaparradak egingo ditu tarteka eta bustitzeko probabilitatea handiagoa izango da egunaren lehen partean.



