DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hauek dira Durangoko zainketen buruzko txostenaren ondorioak

Txostenak agerian uzten du zaintzan erantzukidetasuna sustatzeko, zerbitzu publikoak zabaltzeko eta babes-sare komunitarioak sortzeko beharra

Diagnosia 31 pertsonari egindako elkarrizketa sakonen bidez gauzatu da

DURANGO | Durangoko Udalak amaitu du udalerriko zaintzen errealitateari buruzko diagnosi parte-hartzailea. Azterketa sakon honek zaintzaileak —profesionalak zein ez profesionalak— eta, oro har, herritarrak inplikatu ditu. Txosten honen helburua zaintzen duten eta zaindutako pertsonen arazo nagusiak agerian jartzea da, Durangoko benetako beharretara egokitutako politika publikoak bultzatzeko asmoz.

Genero-ikuspegia duen prozesu parte-hartzaile baten bidez, txostenak zaintza-lana oraindik ere gehiegizko eran emakumeen gain erortzen dela erakusten du. Karga horrek, denbora pertsonalari ez ezik, ongizate fisiko eta emozionalari ere eragiten dio, baita autonomia ekonomikoari ere. Gainera, diagnostikoak zerbitzu eta baliabide publikoen falta, erakundeen arteko koordinaziorik eza eta zaintzaren sektorean lan egiten duten pertsonen lan baldintza eskasak azpimarratzen ditu.

Aipatutako diagnosia 31 pertsonari egindako elkarrizketa sakonen bidez gauzatu da; besteak beste, zaintzako profesionalei, profesionalak ez direnei, zerbitzuetako arduradunei eta zaindutako pertsonei. Gainera galdetegiak banatu dira, eta herritarrekin bi saio ireki egin dira.

Horrez gain, diagnostikoarekin batera, Durangoko Udalaren eta Durangoko Mankomunitatearen zerbitzuak jasotzen dituen gida bat osatu da.

Diagnosiaren ondorio nagusiak: Durangoko zaintza-sistemaren azterketa sakona

Durangoko zaintza-sistemari buruz egindako diagnostikoak azaleratu ditu arreta eskatzen duten hainbat arazo egiturazko eta sozial. Ondoren, txostenaren ondorio nagusiak zehazten dira:

Diagnosiaren ondorioak

Durangoko zaintza-sistemari buruz egindako diagnostikoak hainbat arazo estruktural eta sozial agerian utzi ditu, eta horiek beharrezko arreta eskatzen dute. Jarraian, txostenaren ondorio nagusiak zehazten dira:

  • Zaintzaren feminizazioa eta genero-desberdintasuna
  • Zaintza profesionalaren arloko lan-baldintza prekarioak
  • Erantzukidetasunaren inguruko desberdintasunak
  • Baliabide publikoen eta zerbitzu irisgarrien gabezia
  • Zaintza partekaturako espazio komunitarioen falta
  • Erakundeen arteko koordinazio-falta
  • Administrazioen arteko koordinazio-falta
  • Zaintza-zerbitzuei buruzko informazio-falta
  • Mendekotasun-gradurik ez duten adineko pertsonentzako zerbitzuen eskaintza eta kalitate egokia falta Durangon
  • Zaintza kolektibizatzeko beharra

Proposatutako ekintza posibleen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Gizonak zaintzan erantzukide bihurtzea
  • Emakume zaintzaileek egiten duten lana ikusgai egitea
  • Zaintzaileen zaintzarako baliabideak handitzea eta esleipenak areagotzea
  • Informazioa zabaltzea
  • Zaintzarako espazioak eraldatzea eta espazio berriak sortzea
  • Zerbitzu, baliabide eta eragileen arteko koordinazio hobea
  • Zaintza-eredu berrietara egokitzea

Bai diagnostikoa, bai zerbitzuen gida, Udalaren webgunean jarriko dira herritarren eskura.

Berdintasun eta Gizarte Politiketako zinegotzi Jesica Ruiz-ek azpimarratu du prozesu parte-hartzailearen garrantzia eta adierazi duenez, diagnostikoa Durangon emango diren aldaketa estrukturalen hasiera besterik ez da. “Diagnostiko hau funtsezko urratsa da luzaroan baztertuta egon den errealitate bati heltzeko. Orain, administrazio gisa, erantzukizuna dugu benetako eta eraldatzaileak diren ekintzak gauzatzeko, zaintza-sistema bidezko, irisgarri eta erantzukidea bermatzeko. Gure eskumenen baitan, lanean arituko gara durangar guztiek —bereziki zaintzaileek— behar duten babesa izan dezaten”, adierazi du zinegotziak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top