DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Haizetara datorren ostiralean hasiko da bederatzi talderen parte-hartzearekin

Jaialdia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Zelaieta Parkean.

Ainhoa Salterain eta Koldo Bilbao
Ainhoa Salterain eta Koldo Bilbao

AMOREBIETA-ETXANO | Datorren ekainaren 21, 22 eta 23an, Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz eta jai giroaz beteko dira Haizetara Kaleko Nazioarteko Musika Lehiaketaren XVII edizioaren eskutik. Hiru egunetan zehar, jaialdian izena eman duten 51 banden artean hautatuak izan diren nazioarteko bederatzi talde arituko dira herriko hainbat tokitan, publiko guztiarentzako emanaldiak eskaintzen.

Jaialdian parte hartuko duten musika-taldeak

Edizio honetan parte hartuko duten taldeak herrialde eta musika-estilo desberdinetakoak dira, eta beraz, jaialdia aberatsa bezain anitza izatea aurreikusten da. Hauek dira hautatutako bandak:

1. Tenampa Brass Band (Mexiko)
2. Orchestre National du Jahiner (Frantzia)
3. Brazzmatazz (Belgika)
4. UGS Brass Band (Frantzia)
5. Llareggub Brass Band (Erresuma Batua)
6. Pixie & Dixie Band (Espainia)
7. Trocamba Matanusca (Espainia)
8. Tamarros (Italia)
9. New Tocadós (Espainia)

Egitaraua

Jaialdia hasi aurretik, ekainaren 19an, hainbat ekitaldi egingo dira Zelaieta Zentroan, Musikaren Europako Egunaren harira. Ekitaldi horien artean kokatzen dira, besteak beste, “Emakumeak musikaren industrian” mahai-ingurua eta hainbat musika emanaldi.

Jaialdia ekainaren 21ean hasiko da, 19:00etan, Zelaieta parkean, taldeen aurkezpenarekin. Hiru egunez, talde bakoitzak lau kontzertu eskainiko ditu herriko hainbat tokitan. Ekitaldia ekainaren 23an amaituko da, 13:00etan, sari banaketarekin, Zelaieta parkean bertan. Zehazki, hiru sari banatuko dira: banda onenaren saria, 15.000 euroko sariarekin, eta instrumentista onena-ren saria, 1.000 euroko sariarekin. Epaimahaiak aukeratuko ditu aipatu bi sariak eta hirugarrena, ikusleen saria, herritarrek www.haizetara.eus webgunearen bidez bozkatua aukeratuko da, 4.000 euroko sariarekin.

‘Urteak dira jada Haizetara jaialdia ospatzen dugunetik eta hitzordu garrantzitsua bilakatu da dagoeneko gure herrian. Urteak joan eta urtean etorri, gainera, ospe eta errekonozimenduko jaialdi bilakatu da eta kulturak eta arteak, sarritan, erronka zailei aurre egin behar dieten garai honetan, ezinbestekoa da horrelako jaialdi baten balioa eta garrantzia aintzat hartu eta gogoraraztea. Haizetara ez da musika jaialdi bat bakarrik; kultura eta estilo ezberdinen topagunea da, beste urte batez, gure kaleak musikaz eta giro onez beteko dituena. Goza dezagun, beraz, kalitateko musika emanaldiez, kalitateko musikari eta taldeen eskutik”, adierazi du Ainhoa Salterainek, Amorebieta-Etxanoko alkateak’.

Ekainak 21, ostirala

● 19:00 – Banden aurkezpena Zelaieta parkean
● 19:30 – New Tocadós Zelaieta parkean
● 20:30 – Pixie & Dixie Band Andra Mari plazan
● 21:00 – Trocamba Matanusca Ogenbarrenean
● 21:00 – The HUGS Kalbario plazan
● 21:30 – Orchestre National du Jahiner Gernika Plazan
● 21:45 – The Tamarros Euskal Herria Plazan
● 22:00 – Llareggub Brass Band Arraibi plazan
● 23:00 – Brazzmatazz Zelaieta parkean
● 24:00 – Tenampa Brass Band Zubiondo plazan

Ekainak 22, larunbata

● 13:00 – Pixie & Dixie Band Zezilia Gallartzagoitian
● 13:00 – Orchestre National du Jahiner Luis Urrengoetxean
● 20:00 – New Tocadós Euskal Herria Plazan
● 20:00 – Brazzmatazz Ogenbarrenean
● 20:30 – Tenampa Brass Band Andra Mari plazan
● 21:00 – Trocamba Matanusca Zelaietan
● 21:30 – Pixie & Dixie Band Kalbario plazan
● 22:00 – Llareggub Brass Band Arraibi plazan
● 22:00 – The HUGS Euskal Herria Plazan
● 22:15 – The Tamarros Gernika Plazan
● 23:00 – Trocamba Matanusca Zelaieta parkean
● 23:00 – Brazzmatazz Zubiondo plazan
● 24:00 – New Tocadós Zubiondo plazan

Ekainak 23, igandea

● 11:30 – The Tamarros Jauregizaharren
● 11:30 – Tenampa Brass Band Ogenbarrenean
● 11:30 – Pixie & Dixie Band Zubipunten
● 11:30 – Brazzmatazz Gernika Plazan
● 11:30 – Orchestre National du Jahiner Arraibi plazan
● 12:00 – New Tocadós Ixer auzoan, San Pedro kalean
● 12:00 – The HUGS Sabino Arana kalean
● 12:00 – Trocamba Matanusca Harrison Parkean
● 12:00 – Llareggub Brass Band Euskal Herria Plazan
● 13:00 – Sari banaketa ekitaldia Zelaieta parkean

Informazio gehiago: www.haizetara.eus webgunean.

Haizetara eta gero

Behin Haizetara 2024 jaialdiari amaiera emanda, egun berean, hau da, ekainaren 23an, San Juan bezpera ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Horretarako, 21:00etatik aurrera, Udazken txistu taldeko gaiteroak arituko dira festa girotzen Luis Urrengoetxea, Kalbario, San Juan eta Nafarroa kalean.

22:30ean, halaber, San Juan sua egingo da Nafarroa aparkalekuan eta amaitzeko, 22:45ean, Brazzmatazz taldeak kontzertua eskainiko du bertan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top