DOT Durangaldea

Gurutze Fradesek irabazi du Errioxako Maratoi Erdia

Iurretarrak ordu bat, 19 minutu eta 44 segunduko denborarekin zeharkatu zuen Espolon pasealekuko helmuga

Gurutze Fradesek garaipen berria lortu du Errioxan ARGAZKIA: Gurutze Frades

MEDIA MARATÓN | Gurutze Fradesek beste domina bat lortu du oraingoan, joan den igandean, Errioxako Maratoi Erdiaren XXXIII. edizioan. Iurretarra izan zen berriz ere protagonista nagusia, ordu bat, 19:44ko denborarekin Espolon Pasealekuko helmuga zeharkatu zuena, nagusitasunez garaipena lortuz. “Helmugako zinta altxatzea ez da inoiz erraza izaten, domina bat gehiago”, nabarmendu zuen probaren ostean.

Lasterketak pandemiaren aurreko parte-hartze zifretara itzuli zen, 900 atleta baino gehiago irten baitziren, izaera herrikoia eta mota guztietako korrikalariei irekia izan zen edizio batean.

Irteera 10:00etan izan zen, Duques de Najera kaletik; zerua oskarbi zegoen, eta tenperatura altua zen, lasterketan gora egin zuena.

Ibilbidea, zailtasun tekniko handirik gabe, erronka bihurtu zen askorentzat, beroaren eta azken tarteetako hornidura-puntuen urritasunaren ondorioz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top