Obra datorren asteazken, ostegun eta ostiralean taularatuko da Santa Ana plazan

DURANGO |Dena prest dago aurten ere Santa Ana plazan Durangoko Pasioaren 30. urteurrena ospatzeko. Pasadan astean DOTBn izan ziren Susana Alarcon, Juan de Iciar antolatzailearen presidentea, Izaskun Astondoa, Maria eta Josune Goienetxea antzezlanaren zuzendaria. “Espero dugu ondo ateratzea, jendeak erantzutea, ikustera datorrena pozik joatea, eta ondoren gogo guztiak jarriko ditugu Pasioak urte gehiago jarrai dezan, gure ilusioa antzezpen honekin jarraitzea da, jende berrituarekin”, aitortu zuen Alarconek, “Inork ez du esan datorren urtean ez dela egingo, beste 30 urte gehiago badaude, nahiz eta komentarioak egon aurtengoa azken urtea izango dela”, gaineratu zuen Goienetxeak elkarrizketan.
“”Inork ez du esan datorren urtean ez dela egingo, beste 30 urte gehiago badaude””
Sarrerak salgai (6 euro):
Telefonoa: 747 47 74 17
Webgunean HEMEN