«Beti Pozik» eta «Fernukiak» bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren.
AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako jaietako ekitaldi trazional eta jendetsuenetako bat da, zalantzarik gabe. Aurten 5299 pertsonak eta 318 taldek eman dute izena marmitako lehiaketan, iaz baino 382 lagunek eta 20 taldek gehiagok.
Goizean sutegi artean egon ostean, epaimahaiak “Gorosti” kuadrillari eman zion garaipena, kazolen inguruko nahaste txiki bat argitu ostean. Bigarren postuan “Beti Pozik” geratu zen eta hirugarrenean “Fermukiak”.