Eguneko tenperaturak behera egingo du eskualdean

EGURALDIA | Igandeko lehen partean eguraldiak antzera jarraituko du. Behe-hodei ugari izango ditugu, eta behe-hodei horiek prezipitazio batzuk utziko dituzte. Elur-kota 1.200 eta 1.400 metro artean kokatuko da. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Iparraldeko haizea ibiliko da egunaren erdiko orduetan, eta aldakorra izango da amaieran.