DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Goi-hodeiak bihar arratsaldera arte, fronte batek euri pixka bat uzten duenean

Tenperaturak 25 gradu ingurukoak izango dira gaur eta bihar, eta igandean 19ra jaitsiko dira

Durangaldean astebururako aurreikusitako denbora IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Udako giroak datozen orduetan jarraituko du, zehazki bihar arratsaldera arte, hodeiak eta euria Durangaldera itzuli arte, eskualdea bisitatuko duen fronte baten ondorioz. Igandean giro goibela izango dugu, giro freskoagoa, merkurioa 25 gradutik 19ra pasako baita.

Barikua, goi-mailako hodeiak

Ostiralean erdi-mailako eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira eta tarteka zerua hodeitsu utziko dute; kostaldean behe-hodei batzuk ere ager daitezke. Hala ere, ateri egongo da eta tarteka argiune batzuk izango dira. Kostaldean haizeak mendebaldetik joko du eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da denean. Tenperatura maximoak bizpahiru gradu jaitsiko dira, baina minimoek gora egingo dute eta goizaldea epelagoa izango da.

Zapatua, euria

Larunbat arratsaldean fronte bat iritsiko da eta, horren ondorioz, lainotzera egin eta euritara joko du ipar partean. Ordura arte, ordea, giroa eguzkitsua izango da, goi-hodei batzuekin, eta giroa epel samarra izango da. Izan ere, tenperatura maximoak aurreko egunekoak baino apur bat gehiago igoko dira. Arratsaldean, frontea igarotzearekin batera, haizea ipar-mendebaldera aldatu eta indartu egingo da, eta giroa nabarmen freskatzen joango da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top