DOT Durangaldea

Giro hotza eta ezatsegina domekarako Durangaldean

Gaur elur-kota 700-800 m-ra jaitsi daiteke

Giro hotza izango dugu gaur eskualdean ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Gaur giroa hotza eta ezatsegina izango da. Egunaren lehen partean zaparradak sarri botako ditu; arratsaldean, aldiz, giroa lasaiagoa izango da eta aterruneak luzatu egingo dira. Elur-kota 700-800 m-ra jaits liteke, eta baliteke Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa ekialdean apur bat beherago egotea; arratsaldean 900-1000 m ingurura igoko da. Iparraldeko haizea zakar samar ibiliko da, bolada gogorrekin, eta hotz sentsazioa areagotuko du. Tenperaturari dagokionez, atzokoaren antzekoa edo apur bat baxuagoa izango da, eta baliteke Araban eta Nafarroan izotza egitea.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top