Tenperaturan aldaketa handirik ez da izango, eta ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea nagusituko da

FUTBOL | Gaur giro eguzkitsua izango dugu orokorrean, ipar partean tarteka hodeitsu egongo den arren. Goizean eta arratsaldeko hein handi batean giroa eguzkitsua izango da, goizen goiz behe-lainoarekin barnealdeko hainbat bailaratan. Goizean haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da, bizi samar, eta horren ondorioz behe-hodei batzuk sortuko dira kostaldetik gertu; hala ere, ostarteekin tartekatuko dira. Ondoren, arratsalde erdialdetik aurrera, hodei gehiago iristen joango dira mendebaldetik, eta gauerako zerua lainotuta geratuko da; orduan euri pixka bat egin dezake Kantauri isurialdean. Tenperaturan aldaketa handirik ez da izango, eta ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea nagusituko da.