Maximoak zortzi graduren bueltan egongo dira, eta minimoak zero edo zero azpitik
EGURALDIA | Giro eguzkitsua eta hotza espero dugu asteartean. Goizean lainoa sor daiteke eta behe-hodeiak ere agertuko dira ipar isurialdean. Hala ere, hodei horiek desagertuz joango dira. Lehen eta azken orduetan hotz handia egingo du, berriz ere zeropeko balioekin barnealdean. Iparraldeko haizeak indarra galduko du eta maximoak pare bat gradu igoko dira. Edozein kasutan, ez dira 10 ºC-tik pasatuko.