Tenperatura maximoak Kantauri isurialdean 20 ºC-ra hurbilduko dira

EGURALDIA | Gaur giro argiagoa eta epela izango da. Zerua partez hodeitua agertuko da, baina goi-hodeiekin gehienbat. Goizean barnealdeko bailaretan lainoa sortuko da. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, mendi inguruetan bereziki indartsu. Tenperatura maximoak Kantauri isurialdean 20 ºC-ra hurbilduko dira eta, gainerakoan, 15ºC-ren bueltan ibiliko dira.


