DOT Durangaldea

Giro argia eta ostarteak gaurko Durangaldean

Tenperatura maximoak aurreko eguneko maila berdintsuan edo graduren bat gorago geldituko dira

Gaur ostarte zabalak irekiko dira Durangaldean GRAFISMOA: Unai Garcia

EGURALDIA | Ostegunean giroa argituz joango da. Goizean zerua lainotuta egongo da eta Kantauri isurialdean zirimiria egingo du, batez ere goizean goiz eta ipar-ekialdeko zenbait lekutan. Egunak aurrera egin ahala, hodeitza saretuz joango da eta arratsaldean ostarte zabalak irekiko dira. Araba hegoaldean eta Nafarroa hegoaldean, goizean goizetik giroa eguzkitsua izango da. Tenperatura maximoak aurreko eguneko maila berdintsuan edo graduren bat gorago geldituko dira. Minimoak, berriz, asteazkenekoak baino epelagoak izango dira. Iparraldeko haizea nagusituko da, goizean ipar-mendebaldekoa eta arratsaldean ipar-ekialdekoa.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top