Luhartz taldean kontzertua eskeiniko du jaien lehen egunean
ABADIÑO | Salbadore jaiak ospatu dira asteburu honetan, zapatuan hasita. Hemen antolatutako programazioa:
Abuztuak 3, zapatua
- 13:00etan Donien Atxa jasotzea eta txapligu hotsez jaiei hasiera ematea. Ondoren, bertan batu garen denontzat, luntxa. Plazaratutakoen artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zozkatuko da.
- 19:00etan Tortilla txapelketa. Sariak:
1- 50 euro, gazta eta ardo kutxa bat.
2- 40 euro eta botila bi ardo.
3- 20 euro eta botila bi ardo.
Partaide guztien artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zozkatuko da.
Izena ematea, 18:00etatik aurrera. Tortillak 20:00etan aurkeztu behar dira. - 22:30ean Bertso saioa: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio (Gai Jartzailea: Amaia Agirre) Bertso saioaren amaieran, hainbat libururen zozketa. Parte hartu ahal izateko, saioaren aurretik txartela erosi behar da. (1€)
- 00:00etan Erromeria Luhartz taldeagaz.
Abuztuak 4, domeka
- 12:30ean Hamabi Harri taldeko ezpatadantzariak.
Dantzarien ondoren, igel txapelketa. Sariak:
1. saria – 30 euro eta txakolin kutxa bat.
2. saria – 15 euro eta txakolin kutxa bat.
3. saria – 10 euro.
Goizean zehar, bakailaoa pil-pilean txapelketa. Aurkezten diren guztien artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zozkatuko da.
1. saria – 80 euro, gazta bat eta txakolin kutxa.
2. saria – 50 euro eta txakolin kutxa.
3. saria – 30 euro eta txakolin kutxa. - 17:00etan Briska txapelketa
1- 120 euro, garaikurrak eta botila bi xanpain.
2- 70 euro, garaikurrak eta botila bi xanpain.
3- 50 euro eta botila bi xanpain.
4- 30 euro eta botila bi xanpain.
Bikoteek 8 euro ordainduko dute parte hartzeko. - 20:30ean Erromeria, Ansorregi eta Larrañagagaz.
- 21:00etan Erromeri afaria. (Entsalada, bertako produktu ekologikoekin, eusko labeleko oilasko izterrak, piperrak eta postrea. Edariak eta kafea. Afaltiarren artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zozkatuko da. Afalostean erromeriak jarraipena izango du gauerdira arte. Erromeria amaitzerakoan, txokolate gozoa banatuko da. Afaria 12 euro izango da eta aurrez txartela erosi beharko da 626 945 623 telefonora deituta, plazak mugatuak direlako.)
Abuztuak 6, martitzena (Salbadore eguna )
- 12:00etan Meza. Amaieran, loreen bedeinkazioa.
Ondoren, Salbadore egunean ohikoa denez, aurreskua eta atzeskua dantzatuko dute. Ordu bata aldera, jai batzordearen txosnan kangrejoak banatuko dira.
Goizean zehar, paella txapelketa. Parte hartzaileen artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zoztatuko da. Sariak:
1- 75 euro eta Eusko labeleko otzara.
2- 50 euro eta txakolin kutxa.
3- 25 euro eta txakolin kutxa.
Goizean zehar Lander eta Jon Ander trikitilariak, plaza alaitzen. - 17:00etan Mus txapelketa. Sariak:
1- 150 euro, txapela eta botila bi xanpain.
2- 100 euro, garaikurra eta botila bi xanpain.
3- 50 euro eta botila bi xanpain.
4- 40 euro eta botila bi xanpain. - 18:00etan Umeen jolasak.
- 21:00etan Kantu eta Dantza afaria, Andoni Oilokiegigaz. (Eusko labeldun hanburgesa, postrea eta kafea. Afaria 10 euro izango da, eta txartela aurrez erosi behar da, plazak mugatuak direlako. Afaltiarren artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zozkatuko da. Txartela erosteko, deitu 626 945 623 telefonora)
00:00etan Jaien aldeko errifaren zozketa eta jaiei amaiera emateko txokolate beroa.