DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Gerediagak Dokumentategiko liburu, artxibo eta argazkiak erabilgarri jarri ditu

Guztira, eskuragarri 2576 liburu, 66 liburuxka, 63 ikerlan, 226 aldizkari eta 2067 argazki daude.

 

Gerediagako Dokumentategiko materiala erabilgarri jarri da.

DURANGO | Gerediaga Elkarteak 60 urte betetzen ditu aurten eta orain arte elkarteak batutako liburu, liburuxka, ikerketa lan, aldizkari, eskuizkribu eta argazkiak digitalizatzeko egin den lanari ikusgarritasuna emateko asmoarekin, Dokumentategiko materiala erabilgarri jarri eta mailegutzan hartzeko sistema martxan ipini du, salbuespenak tarteko (dokumentu oso zaharrak badira, edota argazkien kasuan doantzan eman dituenak erabilera mugatu badu),

Guztira, eskuragarri 2576 liburu, 66 liburuxka, 63 ikerlan, 226 aldizkari eta 2067 argazki daude. 2025ean, dokumentategian bistaratuko diren argazkien kopuruak nabarmen igoko du. Izan ere, azken bi urteetan doantzan jasotako funts batzuen digitalizazio prozesua amaitzear dago. Amaitutakoan, dokumentategian ikusgai jarriko dira.

Argazki zaharren kasuan, gainera, sare sozialen bitartez zabalkundea egingo da. Hamabostean behin, elkartearen Instagram eta Facebook kontuetan argazki bat zabalduko da eta, kasu batzuetan, falta den daturen bat eskuratzeko dei zehatza egingo zaie bisitariei.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top