Biharko ere eguraldi eguzkitsua espero da

EGURALDIA | Asteazkenean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta tenperatura maximoek gora egingo dute. Goizean goiz zerua oskarbi egongo da eta egunsentia hotza izango da eta behe-lainoa ere sortuko da hainbat bailaretan. Goizean haizea hego-mendebaldetik ipar-mendebaldera aldatuko da, eta hortik aurrera behe-hodeien presentzia gero eta handiagoa izango da; arratsaldean zerua estalita geratuko da, batez ere Kantauri isurialdean, eta gauean zirimiria egin dezake. Tenperatura maximoak 17-19 ºC ingurukoak izango dira.