Hego haizeak indarra hartuko du eta bolada gogorren batekin joko du arratsaldean

EGURALDIA | Ostegunean eguraldia ez da asko aldatuko. Eguraldi eguzkitsua nagusituko da berriro. Tenperatura epela mantenduko da, baina hegoaldean apur bat jaitsi daiteke lainoa dela eta. Hego haizeak indarra hartuko du eta arratsaldetik aurrera bolada gogorren batekin jo dezake.