Tenperatura maximoak igo egingo dira Durangaldean

EGURALDIA | Gaur giro eguzkitsua eta tenperatura gorantz. Goizean goiz lainoguneak sortuko dira, batez ere barnealdean eta Arabako leku batzuetan baliteke goiz erdira arte irautea. Gainerakoan, giro eguzkitsua nagusituko da, goizean goiz tarte hodeitsu batzuekin, eta arratsaldetik aurrera erdi mailako hodei eta goi-hodei gehiagorekin. Hegoaldeko haizea ibiliko da, bolada zakar eta oso zakarrekin haizeguneetan. Tenperatura maximoak igo egingo dira, bereziki Kantauri isurialdean.



