Zuhaitzen banaketa 11:00etatik 13:00etara izango da udaletxeko arkupeetan

ELORRIO | Udalak Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekimen berezia antolatu du aurten ere. Hori dela eta, 100 haritz banatuko dira herritarren artean, naturarekiko kontzientzia sustatzeko eta ingurumena zaintzearen garrantzia azpimarratzeko.
Zuhaitzen banaketa martxoaren 20an, 11:00etatik 13:00etara, egingo da udaletxeko arkupeetan. Herritarrek doan jaso ahal izango dituzte haritzak, banaketa amaitu arte. Ekimen honen bidez, Udalak ingurumenaren babesa eta natura zaintzeko ohiturak sustatu nahi ditu, herritarrak zuhaitz autoktonoak landatzera eta paisaia naturala zaintzera gonbidatuz. Basoek funtsezko eginkizuna dute biodibertsitatea babesteko, klima-aldaketaren aurrean erresilientzia handitzeko eta gure ingurunea osasuntsu mantentzeko.
Udalak herritarrak animatu nahi ditu ekimen honetan parte hartzera eta ingurumenaren zaintzan ekarpena egitera.


