Arratsaldean haizearen aldaketak tenperaturaren jaitsiera ekarriko du

EGURALDIA | Asteazkenean ezegonkortasuna eta beroa baretzera joko dute. Goizaldean zaparradak eta ekaitzak izan daitezke, batez ere mendebalderantz. Goizak arnasa hartuko du, baina arratsaldean ezegonkortasunak azken kolpeak emango ditu euri erauntsi moduan. Bestalde, hegoaldeko haize bizi samarrek tenperaturak balio altuetan mantenduko dituzte hasieran. Arratsaldean mendebaldeko haize freskoagoa sartuko da, kostaldean gogorrago putz eginez eta tenperaturari eraginez. Hala ere, maximoak 30 ° C-ra irits daitezke puntu askotan.