Tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira eskualdean

EGURALDIA | Astearterako hodei gehiago. Goizean eta arratsaldeko lehen orduetan eguraldia eguzkitsua izango da oraindik, nahiz eta behe-hodei batzuk egon. Arratsaldean zehar behe-hodeiak ipar partean ugarituz joango dira eta amaieran hegoaldera ere zabalduko dira. Gauean euria egin dezake zenbait tokitan, batez ere ipar-mendebaldean. Iparraldeko haizea ibiliko da goizetik aurrera, eta arratsaldean gogortu egingo da; hori dela eta, tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsi daitezke, baina, oro har, antzera jarraituko dute.