DOT Durangaldea

Gau magikoa Durangaldean: Korrikak ez du lorik egin euskararen alde

Milaka pertsona atera dira kalera bart, gau hotzari eta euriari aurre eginez

DURANGALDEA | Milaka pertsona atera dira kalera bart, gau hotzari eta euriari aurre eginez, 24. Korrikari harrera beroa emateko. Eskualdeak “Harro Herri” leloa bere egin du, lekukoa herriz herri eta auzoz auzo eskuz esku pasatuz, gaur Bilboko helmugarako bidean indarrak biderkatuta.

 

Gaur eguerdian, Bilboko Areatzan ezagutuko dugu barruko mezu sekretua, baina Durangaldeak bere mezua bidali du dagoeneko: euskara bizirik dagoela, eta eskualde honek ez diola pausoa emateari utziko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top