Saioa urtarrilaren 20an izango da eta ezinbestekoa da udaletxera deitu eta izena ematea.
GARAI | 2024ko urtearen akabuan, Garaiko Udalak desfibriladorea jarri zuen udaletxearen azpiko atartean. Era berean, desfibriladorea zelan erabili ikasteko, oinarrizko prestakuntza-saioa eskainiko du urtarrilaren 20an, astelehenean, Kultura Etxean, 17:00etatik 19:00etara.
Prestakuntza-saioan parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa da udaletxera deitzea eta izena ematea. Zelangura den ere, lehentasuna izango dute udal langileek, Garaiko ostalaritza-establezimenduetako
langileek eta Garain kirol- eta kulturajarduerak antolatzen dituzten elkarteetako kideek.
Jakina denez, bihotz-geldialdia edo bihotzbiriketako geldialdia gertatuz gero, beste osasun-zerbitzu edo -euskarri batzuk datozen artean, berehalako erantzuna erabakigarria izan daiteke, horrelako arazo bat izan duen pertsonak gerora jasan ditzakeen ondorioak arinagoak izan daitezen. Horregatik, desfibriladorea jartzeaz gain, oinarrizko prestakuntza eskaini nahi du udalak –etorkizunean, ikastaro gehiago egingo dira–, garaitarrek makinaren erabilerari buruzko gutxieneko ezagutza izan dezaten.