Ekainaren 6an (barikua), 20:00etan hasiko dira jaiak ohiko txupinazoarekin

OTXANDIO | Otxandioko kaleak kolorez, musikaz eta pozez beteko dira berriz ere Mekoletako Jaiak 2025 ospatzeko. Ekainaren 6tik 11ra bitartean, kultur eta jai ekitaldiz betetako egitaraua eskainiko da herritar eta bisitarientzat.
Ekainaren 6an (barikua), 20:00etan hasiko dira jaiak ohiko txupinazoarekin, eta 21:30ean kontzertu gau bikaina izango da: Perlata, πLT, Trikitrixa Kontrairo Taldea eta Dj Tibe izango dira oholtza gainean.
Ekainaren 7an (zapatua), 17:00etan hasiko da festa Urduri Dantza Taldearekin, ondoren Potx magoa (18:00etan) eta Joselu Anaiak (19:00etan eta 22:00etan). 19:30ean, Eusko Label pintxoak dastatzeko aukera izango da.
Ekainaren 8an (domeka), 13:00etan hasiko da marianitada musikatua giro lasaian.
Eta azkenik, ekainaren 11n (eguaztena), San Bernabeko igoerarekin hasiko da eguna (9:00), ondoren mendi erromeria (10:00), meza eta luntxa (12:30), eta mus eta briska txapelketa (17:00etan).
Antolakuntzaz arduratu da Adotxeko Kultur Elkartea, eta babesa jaso du Otxandioko Udalaren eta Eusko Label produktuen aldetik. Mekoletako Jaiak ospatzeko prest dago Otxandio!