Klub zornotzarrak berak baieztatu duenez «eroriko baten ondorioz» dagoe egoera horretan
FUTBOLA | Félix Martí Garreta futbolari espainiarra, SD Amorebietako atzelaria, ostegun honetan ospitaleratu dute, buruko traumatismo baten ondorioz, Zornotzako taldeak berak baieztatu duenez.
Real Betis Balompiek utzitako jokalaria ospitalean dago, pronostiko erreserbatuarekin eta bilakaeraren zain. SDAk aurreratu du futbolariaren familiarekin eta bere jatorrizko klubarekin etengabeko harremanetan dagoela.