DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Euskotrenek tren-zirkulazioa berrezarri du Usansolon lau egunez itxita egon ostean

Astelehenean, luizi baten ondorioz, bi noranzkoak itxi behar izan zituzten, eta autobus zerbitzua eskaini zuten

Gaur ostirala zabaldu da zirkulazioa 

DURANGALDEA | DURANGALDEA | Joan den astelehenetik, arratsaldeko ordu batean, Usansolo parean trenbidea itxita zegoen bi noranzkoetan, hiru zauritu arin utzi zituen luizi baten ondorioz. Une horretatik aurrera, Euskotrenek autobus zerbitzua jarri zuen martxan, eragindako tartea estaltzeko.

Lau egunen ondoren, DOTek baieztatu ahal izan duenez, egunez Durangaldea eta Bilbo lotzen dituen zirkulazioa berrezarri zen, katenarietatik lurrera atera ondoren. Euskotrenek adierazi duenez, behin trenbidea irekita, Usansolo eta Lemoa artean eskaintzen zen autobus zerbitzua emateari utzi zaio.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top