Arratsaldeko azken orduan 30 minuturo ibiliko dira trenak eta gauez orduro.
DURANGO | Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du urriaren 12an eta 19an, larunbatetan, Durangoko jaiak direla eta. Zerbitzu berezi hau Elgoibar -Matiko tartean egingo da, bi noranzkoetan, San Fausto jaiez gozatu nahi duten pertsonei garraio publikoko alternatiba bat eskaintzeko helburuarekin.
Matikotik Durangora, arratsaldeko azken orduan, tren indargarriak ibiliko dira eta 30 minutuko maiztasuna egongo da. Gauez, larunbatetik igandera, ohiko zerbitzua indartu eta tren bat ibiliko da orduro.
Elgoibar – Durango tartean arratsaldeko zerbitzua ohikoa izango da, trenak orduro izango dira, baina irteera bereziren bat egingo da Trañatik. Gaueko zerbitzuak ordubeteko maiztasuna izango du.
Gaueko trenak ez dira geldituko Unibertsitatea, Amaña, Errotaberri eta San Lorentzoko geralekuetan.
Ordutegiak kontsulta ditzakezu HEMEN
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara jo dezakete edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.