DOT Durangaldea

Euria, ekaitzak, elurra 1.000 metrora eta giro freskoa ostegunera arte

Neguko giroa ostegunera arte, eguzkia itzultzen denean eta tenperaturak gora egiten duenean

Aste honetarako iragarritako eguraldia Iragarpena: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Astea goibel hasiko da, euriteak itzuliko baitira, batez ere bihar, asteartea. Asteazkenean eguraldi hodeitsuak jarraituko du eta ostegunera arte itxaron beharko da eguzkia berriro ikusteko. Neguko gertaera berria, baina hotzik gabea. Elurra egingo du, baina 1.000 metro inguruan.

Astelehean, euritara joko du

Astelehenean euritara joko du. Hasieran euria txikia izango da eta tarteka egingo du soilik, baina eguerditik aurrera hodeitza trinkotu eta euria ugariagoa izango da. Goizean hego-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da, baina eguerditik aurrera ipar-mendebaldera egingo du eta kostaldean tarteka zakar joko du, batez ere egunaren amaieran. Tenperaturan ez dugu aldaketa handirik espero, eguna giro leun samarrarekin hasiko dugu, baina arratsaldean, haizeak ipar-mendebaldera egiten duenean, hozten joango da. Egunaren amaieran elurraren maila 1200-1400 m-ra jaits daiteke.

Martitzena, ezatsegina

Asteartean giro ezatsegina izango dugu, euriarekin eta haize zakarrarekin. Zaparradak ugariak izango dira ipar partean, bertan batzuetan ekaitzak jo eta kazkabarra bota dezake eta litro ugari pilatuko da. Hegoaldean berriz, zaparradak ahulagoak eta sakabanatuagoak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du, batez ere itsasertzean, eta tenperaturak nabarmen egingo du behera. Elur-kota 1200 m-ra egongo da eta arratsaldean 1000 m inguruan egon daiteke.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top