Zaparrada gogorragoak espero dira eta trumoi-ekaitzak ere jo dezake
EGURALDIA | Asteazkenean euria egiteko probabilitatea handitu egingo da. Goizean zerua nahiko estalita egongo da eta zaparrada txiki batzuk botako ditu. Eguerdi partean ostarteak zabalduko dira eta euria nekez egingo du. Arratsaldetik aurrera, hodeiak gero eta ugariagoak izango dira eta zaparrada mardulagoak espero ditugu. Tenperaturak behera egingo du. Hegoaldeko haize bizia ibiliko da goizean, erdiko orduetan biratuko da eta arratsaldean ipar-mendebaldera