Tenperatura apur bat igo daiteke Durangaldean

EGURALDIA | Ostegunean euri gutxiago espero dugu. Egunaren lehen orduetan hodeiak ugariak izango dira berriro eta euri txikia egin dezake Kantauri isurialdean. Orduek aurrera egin ahala, berriz, atertzera egin eta hodeitza ere arinduz joango da. Hegoaldean ateri egongo da eta ostarteak gailenduko dira. Haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du, Ebro ibarrean eta kostaldean bizi samar tarteka. Tenperatura apur bat igo daiteke.