DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Euri gutxiago eta ostarteak arratsalderako Durangaldean

Tenperatura minimoak freskoak izaten jarraituko dute, eta maximoak hiru edo lau gradu altuagoak izango dira

Egunean zehar hodeiak eta urdinguneak tartekatuz joango dira GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Asteazkenean eguzki tarte gehiagoz gozatzeko aukera izango dugu eta aurreko egunean baino euri askoz gutxiago egingo du. Egunean zehar hodeiak eta urdinguneak tartekatuz joango dira. Goizean behe-hodei batzuk izango ditugu eta arratsaldean bero-hodei batzuk ager daitezke mendi inguruetan; zaparrada bakanen bat ere egin dezake, baina leku askotan ateri eutsiko dio. Tenperatura minimoak fresko samarrak izango dira oraindik, baina maximoak hiruzpalau gradu igoko dira. Haizeak indarra galduko du eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top