Atzo gauean gertatu zen, Ermodo kalean, trenbide-pasagunea zegoen tokian.
DURANGO | Ermodo kaleko estolda bat buxatuta, putzu handi bat sortu zen atzo gauean, paperekin edo, beharbada, toallatxoekin. Lekukoek LAGi azaldu diotenez, «estoldatik papera ateratzen zen», Whastappeko 656182430 kanalera bidali duten bideoan ikus daitekeenez. Euria gogotik ari zuen une bat.
Komunikabide hau udalarekin harremanetan jarri da atzo gertatutakoaren xehetasunak ezagutzeko eta oraingoz ez du erantzunik jaso.
Lanean jarraitzen dugu informazioa zabaltzeko